"IPUINAK KONTATZEAREN LILURA: EMOZIETAN HEZTEA" TAILERRAREN ARRAKASTA

Ipuinak kontatzearen lilura

Parte-hartze Batzordeak antolatu duen formakuntza tailerra arrakasta handia izaten ari da. 50 familia inguru parte hartzen ari dira gurasoei zuzendua dagoen formakuntza honetan. Tailerraren helburua, ipuinak gure seme-alaben emozioen heziketarako tresna bezala erabiltzen ikastea da.

Giro aparta, emozioa eta jarrera bikaina...

Momentu hauek elkarbanatzea opari bat izaten ari da!!!