2016-17 MATRIKULAZIO GARAIAREN AURRETIK, ETORRI IKASTOLA EZAGUTZERA

HH1 gela berriak (35)_0.jpg

2016-17 ikasturtearen matrikulazio garaiaren aurretik San Fermin Ikastola ezagutu nahi duzuenok, bertara etor zaitezkete.

Zuen seme-alabak Ikastolan matrikulatzeko asmorik baduzue, aukera paregabea duzue eguneroko bizitza barrutik ezagutu eta dituzuen galderak argitzeko.

Hitzordua eskatzeko, deitu 948.183903/04 telefonora edo mezu elektroniko bat idazkaritza@sanferminikastola.net helbidera bidali.