LAUGARREN MAILAKOAK BERTIZEN ETA ERRENIEGAN

LHko 4. mailako ikasleek hainbat irteeratan parte hartzeko aukera izan dute azken egunotan. Urriaren lehendabiziko astean, esaterako, Bertizera joan ziren, Narbarteko aterpean bi gaur igaroz. Bertan, ekintza ugari burutu zituzten. Bertizko Abentura Parkean, esatearko, joku erakargarriak burutu zituzten: zubi tibetarrak, tirolina txikia, pasarelak, zirkuituak, etab. Horren ondoren, Beartzunen arroil-aquapark naturalean ibli ziren, bertako txirristetan behera eta saltoetan jauzi eginez. Etxaideko errotan, aldiz, taloak egiten ikasi zuten, bertako errotak nola funtzionatzen zuen ikusi ondoren. Hori gutxi balitz, Baztan Abentura Parkean, 65 metro arteko tirolinetan ibili ziren. Azkenik, Bertizeko jaurerriko lorategia bisitatu zuten, mundu osoko zuhaitzekin gozatuz.

Urriaren 20 eta 21ean, ordea, Zarikiegitik abiatuta, Erreniega mendira oinez igo ziren ikasleak. Bertatik, Iruñerria eta bere inguruko mendiak ikusi ahal izan zituzten. Jarraian, Utergarainoko bidea hartu zuten, Done Jakueko bideari jarraikiz. Oso gustura ibili ziren, eguraldia lagun izanik.