50. URTEURRENA: KONFIANTZAREN PEDAGOGIARI BURUZKO JARDUNALDIA KONDESTABLEN

Ikastolako 50.urteurrenaGure ikastolako 50. urteurrena ospatzeko aurten antolatzen ari garen ekitaldi ezberdinen baitan, datorren maiatzaren 11an, jardunaldi berezia antolatu dugu Iruñeako Kondestable Jauregian, Konfiantzaren Pedagogiari buruz. Eredu pedagogiko berritzaile honetan dagoeneko eskarmentu handia duten hainbat ikastoletako ordezkariek parte hartuko dute bertan, besteak beste, Lekeitioko RM de Azkue ikastola, Bergarako Aranzadi Ikastola eta  Arrasate, Arretxabaleta eta Eskoriatzako Arizmendi. Haiekin batera arituko da Rafael Cristobal psikiatra, hain zuzen Konfiantzaren Pedagogiaren bultzatzaile nagusietako bat. Hitzordua, esan bezala, maiatzaren 11n, Kondestablen, arratsaldeko bostetan. 

Eranskinak: