AINGERU EPALTZAREKIN SOLASEAN

Aingeru epaltza
Aingeru Epaltza

Euskal Idazleen Elkarteak Nafarroako Gobernuarekin batera adostutako elkarlan programari esker, Aingeru Epaltza idazlearen bisita Ikastolan bertan jasotzeko aukera izan dute DBHko 1. mailako ikasleek Literatur Sormeneko ikasgaiaren baitan. Ekimenaren helburua ikasleak irakurketara eta liburuetara hurbiltzea da, egileekin zuzenean hitz egiteko aukera emanez eta, lan batekin baino, plazerrarekin lotu dezaten jarduera hori. Oraingo honetan aukeratutako lana "Sorginkerien Liburua" izan da, eta berau irakurri ez ezik, hainbat lan egin behar izan dituzte ikasleek egilearekin egon aurretik: liburua irakurri, Epaltzaren beste lan batzuk aztertu, jasotako sariak eta bere idazteko estiloko zertzelada batzuk landu, horren gaineko hausnarketa eta solasaldiak burutu... Azken finean, literaturarekin ahalik eta gehien gozatzen ikasi.