LH 4 eta 6. mailakoak errepide arauak ikasten

LH4_6_Heziketa_bialaIrailaren 23 eta 24an San Fermin Ikastolako 4. eta 6. mailako ikasleek herri eta hirietako errepideetan nola ibili behar duten ikasten aritu ziren ikastolan bertan. Horretarako, Foruzaingoaren laguntza izan genuen. Hasteko, gelan bertan alderdi teorikoa ikasi genuen eta ondoren polikiroldegi zaharrean ikasitakoa praktikan jartzen saiatu ginen. Isunen bat ere jaso behar izan genuen, baina denbora pasa ahala askoz ere hobeto aritu ginen bukaeran erabat zuzen aritu ginelarik.