Nafarroako Unibertsitate Publikoa Ikastolan

Unibertsitate Publikoan

Arlo akademikoan batxilergoko ikasleek eta familiek hartu behar dituzten erabakietan laguntzeko jarduera ezberdinak egiten ditugu: orientazio kuadernoa ikasleekin landu, zentru ezberdinetatik jasotzen dugun informazioa (eskaintzen dituzten ikasketak, ate irekiak…) ikasle eta familiei pasatzen diegu, ikasle ohien hitzaldiak batxilergo 2. mailako ikasleentzat (unibertsitatea eta lanbide heziketa), el orienta programa, hitzaldiak ikastolan….

Martxoak 7an, NUPeko hitzaldia izan dugu. Cristina Bayona, NUPeko Ikasleen Gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako errektoreordea ikastolara etorri eta NUPeko eskaintza akademikoa aurkezteaz gain, NUPeko antolakuntza eta informazio orokor interesgarria eman digu.