Santa Ageda

Santa Ageda 2015Aurten ere, Santa Ageda bezpera ospatu dugu Ikastolan. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleek eta irakasleek idazkaritzan primeran abestu ondoren, gaileta batzuk jaso eta autobusetako plazan bildu ziren. Bertan ere, abesten jardun ziren eta, ondoren, goxokiak bota zizkieten jantokiko leihoetatik. Ikastola barruan ere ederki egin zuten kantuan 2. mailako ikasleek eta, besteak beste, Haur Hezkuntzako pasabideetara hurbildu ziren, txikiei abestera; azken hauek, handiagoei esker ona azaltzeko, arratsaldean askari goxoa egin zezaten jatekoa eman zieten: Zorion etxe hontako denoi, oles egitera gatoz!