ABENTURAN MURGILDUTA

Abenturan murgildutaLehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak Larraunen izan ziren joan den astean abentura ezberdinez gozatzen. Lehenik Mendukilloko kobazuloa bisitatu zuten, Aralarko mendilerroaren barrunbe ezkutu eta sekretuak ezagutzeko eta, ondoren, Lekunberriko Beigorri parkean gustura aritu ziren, zuhaitzetik zuhaitzera, soka eta tirolinekin jolasten.