ABESBATZAREN KONTZERTUA 40. URTEURRENA OSPATZEKO

Abesbatzaren argazki zamarra

Duela 40 urte, San Fermin Ikastolako irakasle batek bere denbora librean, musikari zion maitasuna zela eta, lau bat ikasleekin sortu zuen abesbatza txikia denborarekin sendotzen joan zen. Asko dira, urte hauetan guztietan abesbatzan parte hartu duten ikasleak eta, gaur egun ere, ikasle ohi batzuk abesbatzako kide izaten jarraitzen dute. San Fermin abesbatza, ikastolaren izenean, mundu osoan zehar ibili da gure kultura hedatzen eta hau guztia Fermin Iriarte sortzaile eta zuzendariari esker posible izan da.

Hortaz, 40. urteurrena ospatzeko, bihar asteazkena, abenduak 21, hasierako eta gaur egungo abeslariek kontzertu berezi bat eskainiko dute San Saturnino Elizan, arratsaldeko 20.00etan. Denak gonbidatuta zaudete.