Ane Asin Narrazio Laburren Coca Cola Sariaren irabazlea

San Fermin Ikastola, Ane Asin irabazlea

DBHko 2. mailako Ane Asin Muratori ikasleak Coca Cola Fundazioak urtero antolatu ohi duen Narrazio Laburren lehiaketa irabazi du. Lehenik, Nafarroako lehen saria eskuratu zuen euskarazko atalean, eta ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko irabazleekin lehiatuz, Hego Euskal Herriko 1. saria lortu zuen. Sariak joan den maiatzaren 26an banatu ziren Sendavivan. Honen ostean, Ane Estatu mailako lehian sartuko da, katalanez, galizieraz eta balearreraz aritzen direnekin batera,  gaztelaniaz irabazi duten beste 17 lehiakiderekin batera. Orotara, 13.000 lagun inguru parte hartu du aurtengo edizioan eta beraz, ez da makala gure ikasleak lortutakoa. Zorionak Ane!!!