Antxon Arzaren hitzaldia ikastolan

San Fermin ikastola Antxon Arza

Antxon Arza gurekin izan genuen joan den astean Batxilergoko 1. mailako ikasleekin hitz egiten. Arzak "Al filo de lo imposible" programarekin egindako bidaiekin bideo bat egin du eta, bere aurkezpenean, bizitzari aurre egiteko filosofia bat azaltzeaz gainera, gure egunerokoan batzuetan topatu ohi ditugun zailtasunei aurre egitearen garrantziaz ere aritu da. Urtero bezala, ikasleak oso gustura egon dira.