Antzerki ikuskizun barregarria aretoan

San Fermin Ikastola, Trokolo antzerki taldea

HHko eta LHko 1. mailako ikasleek antzerki lan ikusgarriaz gozatu dute aste honetan, Trokolo antzerki taldeak eskainitako antzezlanari esker. "Chef Chof sukaldaria" izenburuko ikuskizunean, jatetxe bat zabaldu nahi duten bi lagunen istorioa kontatzen da. Baina zer sukaldatuko dute bertan, batek janari osasuntsua eta besteak azkarra gustuko badu? Elkarren artean ados jartzeko osagaia topatuko dute? Zalantzarik gabe. Humorea eta adiskidetasuna primeran uztartzen ditu antzezlan honek eta haurrek primeran pasa zuten.