Batxilergoko ikasleak ikerketa lanean, Nafarrroako Unibertsitatearekin

San Fermin Ikastola Nafarroako Unibertsitatearekin elkarlanean

Aurtengo ikasturtea bereziki interesgarria suertatzen ari da ikerkuntzaren atalari dagokionean. Honela, San Fermin Ikastola, Nafarroako Unibertsitatearekin elkarlanean, Biologiako atalean kokatzen den ikerketa interesgarria burutu du otsailean zehar. 

Small World Initiative 2012 urtean Ameriketako Estatu Batuetan jaio zen egitasmo hezitzaile eta dibulgatzailea da. Mundua mailan, osasun eta gizarte krisi nabarmena hedatzen ari da aspaldi honetan, garai "post-antibiotikoa" deritzona dela eta, alegia, gizon-emakumeon gorputzok, infekzioei aurre egiteko garaian, antibiotikoekiko garatzen ari garen erresistentzia larria. Hain zuzen honi aurre egiteko, Crowdsourcing  moduko egitasmo hau martxan jarri zen mundu mailan, non bakterio ezberdinak bizi diren lur sail ezberdinetako laginak hartzeko ekimena bultzatzen ari den. Lagin hauek guztiak bildu ostean,  mundu mailako artxibategi erraldoi bat sortzen joatea da asmoa. 

Espainiar Estatuan Madrilgo Complutense Unibertsitatea eta Nafarroakoa ari dira soilik egitasmo honetan parte hartzen  eta hain zuzen gure ikastola azken honekin izan da elkarlanean. Bost asteetan zehar, 1. eta 2. Batxilergoko hogei ikasle inguru ibili dira hortaz, landa-lana burutzen eta laginak aztertzen ikastolako laborategian.