Batxilergoko ikasleentzako hitzaldiak

Antxon Arza

Aste santu aurretik batxilergoko ikasleek zenbait hitzaldi izan dituzte:

Astelehena, apirilaren 25ean, Gentz Del Valle batxilergo lehen mailako ikasleekin bere arte lanaren inguruan aritu da. Bere azken obra erakutsi eta aurkeztu die eta artista baten lana zertan datzan azaldu die.

Asteartean, apirilaren 26an, Antxon Arzak batxilergo lehen mailako ikasleei egindako bidai eta kirolen inguruko aurkezpena egin du. Bidaietan ikasitakoa eta bizitzan zehar hartutako erabakien garrantziaz aritu da. Talde lana eta inguruan ditugun pertsonengan konfidantza izatea azpimarratu du.

Asteazkenean, Antxonek berak, batxilergo bigarren mailako ikasleekin "los pilares de la empresa" hitzaldia aurrera eraman du. Bertan, iniziatiba, berrikuntza, talde lana, komunikazioa... eta abarren garrantziaz hitz egin die ikasleei.