Beisbol txapelketan primeran aritu dira gure ikasleak

 

San Fermin Ikastola Beisbol txapelketan

Joan den  apirilaren 3tik 6ra, Nafar Eskolen arteko Beisbol txapelketa ospatu zen Burlatako zelaian. Bertan,  18 taldeetan banaturik, 13 ikastetxeetako 210 ikasle banaturik elkartu ziren, horieen artean, San Fermin ikastolako ikasleak.  Parte hartze hutsarekin ongi pasatzeaz gainera, LHko 3. eta 4. mailako ikasleek osatutako ekipoak 3. postua eskuratu zuen eta 5. eta 6. mailakoak berriz, txapeldun geratu ziren, haien kategorian. Emaitza positiboez gainera, esperientzia polita bizi izan zuten,  kirol honekin disfrutatuz. 

Jarduera hau Beisbol Federakuntzak antolatzen du eta 3. eta 6.maila bitarteko edozein ikaslek parte har dezake.  Izane ere, helburua nagusia beste kirol aukera bat ezagutzea eta ongi pasatzea baita.  Aldez aurretik, bestalde, Gorputz Heziketako klaseetan gaia lantzen da, beisbolaren inguruko oinarrizko trebeziak eta arauak ezagutuz eta praktikatuz.