Beisbolean ere txapeldunak!!

San Fermin Ikastola Beisbol Txapelketa 2019

ESKOLEN ARTEKO BEISBOL TXAPELKETA

Aste Santuko apirilak 23-26 bitarteko astean, Nafar Eskolen arteko Beisbol txapelketa jokatu zen Burlatako beisbol zelaian. Bertan, Nafarroako hainbat ikastetxe eta 200 haur baino gehiagok parte hartu zuten, Beisbol Federakuntzak antolatutako jarduera honetan.

Gure ikastolak 4 talde aurkeztu zituen orotara: LHko 2. zikloko bi talde eta LHko 3.zikloko beste hainbeste. Guztira 40 ikasle inguru aritu ziren jolasean.

Txapelketa honek urtero arrakasta haundia lortzen du ikasleen artean, besteak beste, Gorputz Heziketako ikastolako saioetan Beisbola landu ondoren, ikasle asko animatu baitira aurten bertan parte hartzera.

Primerako giroan aritu ondoren, LH 2.zikloko bi taldeetatik bat txapeldun suertatu zen eta bestea, berriz, 3. postuan sailkatu zen.  3.zikloko beste bi taldeek txapelketa bikaina egin zuten ere.

Zorionak guztioi!!!