Belgikan da egunotan DBHko ikasle talde bat

Trukaketak 2019 Waregem

Joan den igandeaz geroztik, Waregem herrian dira DBHko 4. mailako Ikasleak talde bat, Erasmus+ europar egitasmoaren baitan. Waregem 37.000 herritar inguruko herria da eta lotura historiko handia du Lehen Mundu Gerrako hainbat gertakizunetan, hortaz, hizpide izan dute gaia gure ikasleek bertan egin dituzten hainbat jardueretan. Honezkero,  Heilig Hartgollegekin, bertako eskolarekin, San Fermin Ikastolak egiten duen 15. trukaketa da aurtengoa eta beraz esperientzia guztiz sendotuta dagoela esan daiteke zentzu honetan. 

Trukaketa honen lehen itzulia ikasturte hasieran izan zen, gure ikasle hauen familien etxeetan izan baiziren belgikar herriko ikasleak eta orain, esan bezala, bigarren itzuliaren txanda heldu da. Waregem ez ezik, Brujas hiria eta beste hainbat gune interesgarri bisitatu dituzte egunotan. Baina ekimenaren helburua eta ez da soilik herrialdearen ezagutza. Hizkuntzak lantzeko aukera aparta izateaz gainera, ikasleek Crossroads with the future egitasmoan parte hartzen dute, besteak beste, hezkuntzan azken urtotan ematen ari diren aldaketak eta hobekuntzak aztertuz.