BELGIKAREKIN ELKARTRUKEA MARTXAN DA

Joan den igandean, hilaren 22an, DBHko 4.mailako 11 ikasle Warehemera bidaiatu zuten, Erasmus+ programaren barruko elkartruketaren lehendabiziko itzulia egiteko. Hiri honetako Heilig Hartcollegen arituko dira egunotan, datorren hilaren 30era arte. Belgikar ikasleak berriz, urtarrilean etorriko dira gurera. 

Bien bitartean, ondorengo loturan, egitasmo honen bidez bertan egiten ari direnaren berri ikusteko aukera izango da.