BELGIKARREKIN TRUKAKETA

Belgikarrekin trukaketaBelgikako Waregem hirian daude egunotan San Fermin Ikastolako hainbat ikasle, bertako bigarren hezkuntzako zentro batetako ikasleekin egin beharreko trukaketaren lehen zatiari ekiteko. Joan den ostiralean abiatu ziren eta, aste betez, Europako beste herrialdeetako (Finlandia, Norbegia…) ikasleekin batera hango hezkuntza sistema eta kultura ezagutzeko aukera izango dute, burutuko dituzten hainbat ekimenen bitartez. Trukaketa izaki, belgikar ikasleak gurean izango ditugu udaberri aldean, apirilaren erdialdean. Ez da hau, ordea, Ikastolak aurtengo ikasturtean egingo duen trukaketa bakarra, udaberrian ere Dunkerqueko ikasleekin antzeko esperientzia bat gauzatuko baita.