Bertso Festa Aretoan

Bertso saioa Areto Nagusian 2017

<p>DBHko 1. mailako ikasleak burubelarri aritu dira aurten ere bertsolaritza lantzen eta gozatzen. Astero-astero, Iker Gorosterrazu bertsolari Iturendarraren gidaritzapean aritu dira gaztetxoak, eta gehienen kasuan ezezagutzatik abiatuta, bertso ederrak sortzera heldu dira. Tartean, euskal kulturaren ahozkotasunean loraldian den hitz neurtu honek dituen berezitasunak ikasi, landu eta jorratu dituzte: neurria, oina, errima, doinu aberastasuna...</p>

<p>Hori horrela, gaur goizean,&nbsp;DBHko 1. mailako ikasleen eskutik bertso saioa izan&nbsp;dugu Ikastolako Areto Nagusian eta gaztetxo hauek, LHko 6. mailako ikasle eta irakasleei,&nbsp;Ikerri berari eta haien kideei abestu&nbsp;diete. Bertso festa ederra izan dugu gaur Ikastolan.&nbsp;</p>

<p>&nbsp;</p>