Bertsolaritzan egiten ari garen lana bildu dute ETBko saio batean

Hitzetik hortzera

Aurten DBH 3. mailako ikasleak bertsolaritzaren gaineko ikastaroa egiten ari dira.

ETBko erredakzio talde bat Nafarroan izan zen hainbat grabaketa egiten, izan ere, Nafarroan bertsogintzak, oro har, bizi duen erretratua egin nahi izan du, hainbat testigantza bilduz.

Hori dela eta, gurekin bertso-irakasle ari den Joxema Leitzarekin bildu ziren berak transmisioaren alorrean egiten duen lana jaso asmoz eta Ikastolarako bidaia aprobetxatu zuten hori grabatzeko. Bertara ailegatuta, geletako giroaren irudi batzuk hartu zituzten eta irakasleren bati elkarrizketa bat egin ere bai, jardueraren gaineko balorazioa egin zezan.

Hementxe duzue lotura bideoa ikusteko:

http://www.eitb.com/eu/telebista/programak/hitzetik-hortzera/bideoak/osoa/2746956/bideoa-bertsolaritzaren-egoera-nafarroan/