BERTSOTAN HASI DIRA BIGARREN HEZKUNTZAN

“Bertsolaritza irakaskuntzan” programa bertsolaritza gauzatzea helburu duen proiektua da, Nafarroako Bertsozale Elkarteak aspaldi martxan jarritakoa herrialde osoan. Bertan, gure kulturaren parte den bertsogintzaren eta ahozkotasunaren transmisioaz gain, ikasleen euskarazko komunikazio gaitasunak ere lantzen dira. Bertsoa ardatz izanik, hainbat gai eta balore lantzen dituzte gelan, ikasleen ongizaterako eta garapen pertsonalerako. Iker Gorosterrazu bertsolaria (elkarrizketa Orrian) gure ikastolan dabil lanean, egitasmoa aurrera ateratzen, hain zuen DBHko 1.mailako ikasleekin burutuko dena. Elkarlana irailean hasi eta otsaila arte luzatuko da, gela edo talde bakoitzeko asteroko saio banarekin.  

Etiketak