BI IKASLE SARITUAK VIANAKO ERRELATU ETA IPUIN LEHIAKETAN

Vianako ipuin lehiaketako saridunak

 

Otsailaren hasieran banatu ziren, Vianako Kultur Etxean, “Ciudad de Viana”-ko XXIX. Errelatu eta Ipuin lehiaketako sariak eta, euskarazko atalean, gure ikastolak bi opari eder jaso zituen. Eider Asin Muratorik Lehen Saria jaso zuen "Eraztun Galduaren bila" lanarekin eta Ane Alzorriz Santamariak, berriz, Aipamen Berezia "Motxilaren bidaia" izenburuko ipuinarekin. Zorionak bioi!