Bide Heziketa lantzen

San Fermin Ikastola Bide Heziketa lantzen

Bide Heziketaren inguruko formakuntza saioak jaso dituzte egunotan Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailako ikasleek Foruzaingoen eskutik. Aurreko urteetan bezala, alde teorikoak landu dituzte aurretik ikasgelan eta, ondoren, kiroldegian horretarako espreski atondutako  ibilbidean, praktikak burutu dituzte bizikletekin. Primeran pasatzeaz gainera, izugarri ikasi dute.