BIDE HEZIKETAN AURRERA PAUSUAK EMATEN

Bide heziketaAurten ere, Foruzainak Ikastolan izan dira egunotan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei bide heziketaren inguruko formazioa eskaintzen. Ikasle hauek bi saio egin dituzte guztira: bata teorikoa, gela barruan, eta bestea praktikoa, Ikastolako patioan. Urtero bezala, oso esperientzia interesgarri eta parte hartzailea izan da.