BIDE HEZIKETAN TREBATZEN

Aurtengo ikasturten ere, Nafarroako Foruzainen laguntzarekin, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak bide heziketaren inguruko formazioa jasotzen ari dira. Ikasle hauek bi saio egin dituzte guztira: bata teorikoa, gela barruan, eta bestea praktikoa, Ikastolako patioan. Urtero bezala, esperientzia interesgarri eta parte hartzailea izan da ikasleentzat.