BIZIKLETA MARTXA URTXINTXAREKIN

Urbasan Bizikleta Martxa

DBHko ikasleei bestelako ekintzak eskaintzeko helburuarekin, aurten, Urtxintxa Elkarteak hainbat jarduera ezberdinetan pentsatzen ari da, tartean, joan den larunbatean burututako bizikleta martxa. Urbasako kanpinean izan zuten elkartzeko hitzordua bertan parte hartu zuten 30 lagunek, tartean irakasleak, gurasoak eta ikasleak ere bai. 30 kilometrotako bizikleta ibilbidea, ordea, banandurik egin zuten ikasleek eta gurasoek, geroxeago, Pilatosen balkoian deituriko eremuan elkartu eta hamaiketakoa hartzeko. Bazkaria, berriz, Zudairen egin zuten eta, ondoren, Kristinoen Osina bisitatzeko aukera izan zen. Bertan sortutako giro paregabea hizpide dute orain antolatzaileek,  eta horrek berriz ere halako ekimen gehiago antolatzera animatu ditu. Laster izango dugu horien berri.