ZUK ERE BIZITZA BAT SALBATU DEZAKEZU!!

RCP Saioak

Aurten, ikastolako erizana den Arantxa Arellanoren eta Gorputz Heziketako irakasleen eskutik “Bizi bat salbatu dezakezu“ lelopean, ikasle, langile eta gurasoen artean lehen sorospenen eta BBBaren (Bihotz Birika Bizkortzea) inguruan zenbait formakuntza saio eskeini ditugu. 300 ikasletik gora (LHko 6. maila, DBHko 2. eta 4. mailak) eta 60 guraso eta langile inguruk bertan parte hartu dute.

Ikasleei dagokionez, eduki hau Gorputz Heziketako kurrikulumaren barruan lantzen dute. Garrantzi handiko gaia denez, ahalik eta jende gehienen artean zabaldu behar dela iruditzen zaigu. Horrexegatik datorren urteari begira, bertan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, ze ZUK ERE BIZITZA BAT SALBATU DEZAKEZU