BREMENGO MUSIKARIEN IPUINA GURASOEZ OSATUTAKO HARI LAUKOTEAREN ESKUTIK

Gurasoez osatutako Hari Laukotea Areto Nagusian

Haur Hezkuntzako 4 et 5 urteko haurrek, baita Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako ikasleek ere, lau gurasoen bisita berezia jaso dute gaurko egunean. Lauak musikariak dira, zehazki hari instrumentuetako musikari profesionalak, eta, gaur goizean zehar, Bremengo Musikariaren ipuina eskaini diete. Lehenik, txikienen kasuan, geletan edo pasabide nagusian, eta ondoren, saio berezia izan da Areto Nagusian. Hemen ikus daiteke bideoa.