Bukatu da ikasturtea eta jai giroan ospatu dugu!

 

IKASTURTE BUKAERAKO FESTA

Ikasturteari amaiera emateko, jai giroa nagusitu zen ikastolan, urtero bezala. Haur Hezkuntzako txikienek, zuri-gorriz jantzita, kalejira egin zuten ikastolan zehar; txupinazoarekin jaia lehertu, zezen lasterketan aritu eta izugarri gozatu zuten puzgarriekin. Lehen Hezkuntzakoek ere, primeran igaro zuten goiza, bainu jantziak jarrita, urarekin freskatuz. 

KALEJIRA BIDEOAN

PUZGARRIAK BIDEOAN

UR FESTA BIDEOAN

Agur esan diogu beraz, ikasturte honi. Orain uda deskantsatzeko eta indarrak hartzeko baliatuko dugu denok. Hala izan dadila denontzat! Opor ederrak igaro ditzazuela!