Cibermangers ekimena aurten ere DBH 3ko ikasleen eskutik

San Fermin Ikastola, Cibermanagers

Aurreko urteetan bezala, CIbermanagers ekimena burutu da ikastolan, Interneten segurtasunez ibiltzeko hausnarketa egin dezaten ikasleek. Ekimen honetan, DBHko 3. mailako 20 ikasle inguruk formakuntza berezia jaso dute, sarean segurtasunez aritzeko neurri ezberdinen inguruan eta, ondoren, saio bereziak eskaini dizkiete LHko 5. mailakoei.  Ikasleek, handiek zein txikiek, asko ikasi dute jarduera interesgarri honetan, ederki pasatzeaz gainera.