Danbor hotsak ikastolan

Danborrada 2018

Urtero bezala, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek danborrada jo dute ikastolako patioan, bihar Donostiako eguna dela ospatzeko. Sarriegiren doinuak indar eta gogo handiz jo dituzte eurek sortutako danborrez lagunduta. Sukaldari dantzi dotoreak ere, haiek egindakoak izan dira. Ia ordu betez, giro polita jarri dute ikastolan, ikasle eta irakasle guztiak, handiak nahiz txikiak, atera baikara emankizuna ikustera. 

Ondorengo BIDEOAN ikusgai duzue goizean gertatutakoa.