DANBOR HOTSAK IKASTOLARA HELDU DIRA

DanborradaDanborrada

Aurten ere, Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleek danborrada jo dute ikastolako patioan, Donostia eguna ospatzeko. Sarriegiren doinuak gogotik jo dituzte lau taldetako ikasleek, eurek egindako jantzi eta danborrez lagundurik, eta giro aparta sortu da bertara hurbildu diren ikasle, irakasle, langile eta guztion artean.