DBH 4ko ikasleak Belgikan

Belgikarrekin Lehen harrera afariaBelgikako Waregem hirian daude egunotan San Fermin Ikastolako hainbat ikasle, bertako bigarren hezkuntzako zentro batetako ikasleekin egin beharreko trukaketaren lehen zatiari ekiteko. Joan den igandean abiatu ziren eta, aste betez, Europako beste herrialdeetako (Finlandia, Eskozia…) ikasleekin batera hango hezkuntza sistema eta kultura ezagutzeko aukera izango dute, burutuko dituzten hainbat ekimenen bitartez. Trukaketa izaki, belgikar ikasleak gurean izango ditugu udaberri aldean, apirilaren bukaeran.