DBHko IKASLEAK BERTSOLARITZAN MURGILDU DIRA

DBHko ikasleak bertsolaritzanSan Fermin Ikastolak Bertsozale Elkartearekin batera adostutako elkarlanari esker, DBH3ko ikasleak bertsolaritzaren munduan murgildu dira aste honetatik aurrera otsaila bitarte.  Kantatuz, errimatuz, neurtuz eta, batez ere, bertsoarekin gozatuz, ikasleak ahozko kultur adierazpen aberats honetara hurbiltzea da jarduera honen helburu nagusia, baina, bide batez, hizkuntzaren erabilera sustatzeko tresna baliagarria izan daiteke, ahozkotasunari garrantzi berezia emanez. Asteroko saioetan, bertsolaritza lantzeaz gainera, bigarren hezkuntzako maila guztietako ikasleentzat zuzendutako ekitaldia antolatuko dute udaberrirako eta, dena ongi badoa, bestelako data esanguratsuetan ere (eguberrietan, inauterietan…) saio txikiak prestatuko dituzte.