Doluari buruzko hitzaldia

Doluari buruzko hitzaldia

Joan den apirilaren 24an, heriotzaren eta doluaren gaia hizpide izango zuten ikastolako hainbat guraso eta langileek, orientazio arlotik antolatu zen hitzaldiari esker.  Hirune Pellejerok,  dolu prozesuetan psikologa espezialista eta Iruñeako San Juan de Dios Ospitaleko zaintza aringarrietan lanean diharduena, eskaini zuen eta helburuak, besteak beste, dolu prozesua ezagutzea eta halako galera baten ondoren sortzen diren erreakzio emozionalak normalizatzen ikastea izan ziren. Hitzaldi benetan interesgarria. Eskerrik asko gure ikasle ohia den Hiruneri!