Dunkerque-ko ikasleak Ikastolan

 

Dunkerque 2018_03

Aste honetan zehar, martxoaren 18tik 23 bitarte, Lycée Noordover (Dunkerque-Frantzia)-ko 18 ikasle San Fermin Ikastolako 18 familien kide berriak izan dira. Aste hau bi ikastetxeen arteko duela 5 urte hasitako trukaketa harreman baten jarraipena da. Urte honetako trukaketaren lehenengo partea izan da eta Dunkerquen , apirilaren 14tik 21era, San Fermin Ikastolako ikasleen egonaldiarekin amaituko da.

Aurten gazteak Memoria Historikoaren gaia jorratzen ari dira. Talde lanean ari dira artikuluak, ahozko aurkezpenak eta Dunkerque-n eginen den erakusketa baterako panelak prestatzen Memoria Historikoarekin loturiko gaien inguruan: Gerrate Zibila (bereziki Euskal Herrian) eta Bigarren Mundu Gerra-ren testuinguruak, gertaerak eta ondorioak. Honen baitan, aste honetan, ikasleek Alfonso XII gotorlekuraino igo dira, drama gordin horren lekuko izandako Ezkaba mendia eta ingurunea ezagutzearren. Honetaz gain, astearen bukaeran, Ezkaban gertatukoaren inguruko hitzaldia izan dute Koldo Pla-ren eskutik. Gainera, Sartagudako Memoria Parkea bisitatzeko aukera eta ohorea izan dute, haien gidak eraildakoen seme eta bilobak izan baitira. Eta trukaketa astea hasi baino lehen, Paco Etxeberria eta Aranzadiko taldearekin Urdaniz-eko herrian eraildakoen gorpuak lurpetik ateratzearen lekuko izateko aukera paregabea izan zuten.