DUNKERQUE

Dunkerqueko ikasleen bisitaIkastolako DBHko 4. mailako hainbat ikasle Dunkerque hirian daude egunotan, bertako ikasleekin egindako elkar trukearen lehen bueltan. Martxoaren 7an iritsi ziren bertara  eta hilaren 13a bitarte izango dira frantses hirian. Lehen egunetan, bertako familiak ezagutu, ikasleen arteko harremanak lantzeko ekimenak burutu eta blog bat ere osatu dute. Bigarren egunean, Flandria ezagutzeko irteera egin dute eta ondoren, Canterbury hiria ezagutzera jo dute ferry bidezko irteeran. Esan bezala, bidaia hau elkar trukearen lehen zatia izango da, Dunkerqueko ikasleak gurean izango baitira laster, zehazki aste santuko oporren ondoren, apirilean. 

Argazkiak