DUNKERQUEKO IKASLEEN BISITA

Dunkerqueko ikasleen bisitaJoan den martxoaren 7tik 13ra bitarte, Ikastolako DBHko 4. Mailako hainbat ikasle Dunkerquera joan ziren bertako ikasleekin elkartrukearen lehen buelta egitea eta apirilaren  13tik 17ra bitarte, gurean izan dira hango ikasleak,  ekimenaren bigarren itzulia eginez.  Egunotan, hainbat ekintza burutu dituzte, Dunkerqueko ikasleek gure herria ezagutzeari begira eta, besteak beste, Zumaia, Iriberri, eta Lizarrara irteerak egin dituzte, Urederrako paisaia ederraz gozatzeko mendi itzulia egin zuten, edo eta Iruñea ezagutzeko ginkana, dantza ikastaroak, jokoak eta abar luzea.  Esperientzia, beti bezala, bikaina izan da, bai ikastolarentzat eta baita familientzat ere.