Dunkerquen dira egunotan gure ikasleak

San Fermin Ikastola, Dunquerken, Brujasen, 2018

Joan den Martxoaren erdialdean, Lycée Noordover (Dunkerque-Frantzia)-ko 18 ikasle gurean jaso genituen, urtero ikastetxe honekin San Fermin Ikastolak antolatu ohi duen trukaketaren lehen bueltan, baina, oraingoan, gure beste hainbeste ikasleen txanda heldu da eta, egunotan bertan dira, aste beteko egonaldia egiten. 

Urtero legez, gai baten inguruan lantzen dira honako trukaketa hauek, eta oraingoan Memoria Historikoaren arloari eutsi zaio. Gurean hasitako lanari bukaera emanez, bertan erakusketa bat atontzen aritu dira egunotan, baita hainbat bisitaldi eta ekitaldi ezberdinetan parte hartzen, horietako asko, oso hunkigarriak, Bigarren Mundu Gerra izan baitute hizpide. 

Dunkerque-n egonik, gainera, bunker ezagunen eta Dynamo operazioaren inguruan informazioa bilatu dute, hurrengo egunetan horrekin arituko baitira ikasleak lanean. Dunkerque filma ikusten ere aritu dira eta Eperlecques bunker-a bisitatuko dure, bidenabar. Beste egun batean, Dynamo operazioarekin lotutako tour bat egin dute eta Brujas hiria bisitatzeko aukera ere izan da.