Durangoko ikasleekin trukaketa

Durangoko lagunekin Peru Harrin

Aurten ere, Durangoko Ibaizabal ikastolarekin ikasleen trukaketa antolatu du gure ikastolak eta atzoz geroztik, gurean dira Bizkaiko herritik etorritako 14 ikasle. Denak 1. Batxillergokoak dira, eta gure beste hainbesteren etxeetan igaroko dituzte datozen egunak. Zehazki, datorren larunbata arte, bertan izango dira, eta harremanak garatzeko ez ezik, bertako hainbat toki ezagutzeko aukera izango dute. Gaur, adibidez, Leitzako Peru Harrin izan dira, Inaki Perurenaren azalpenak entzun eta harriaren museoa bisitatuz. Bihar, berriz, Itxaso Kondearena San Fermin Ikastolako Arteko irakaslearen eskutik, bisita gidatua egingo dute Iruñeko Alde Zaharrean barna eta, ondoren, gosaria prestatuko diete gure ikasleek elkarte batean. Durangora bisita itzultzeko sasoia udaberrian izango da.