Durangoko trukaketa primeran atera da!

San Fermin Ikastola Durango trukaketa

Durangoko Ibaizabal ikastolarekin ikasleen trukaketa antolatu da aurten berriz ere, eta bertan, 1. batxilergoko 14 ikaslek parte hartu dute. Ikasturte hasieran gurean izan ziren ikasle bizkaitarrak eta orain bisita itzultzeko garaia heldu da. 

Hiru egunetan zehar, hamaika ekimen burutu dituzte ikasleek elkarrekin: jolasak, dantzak, Mutriku eta Ondarroa arteko ibilbidea egin, Saturrarango hondartzan herri jolasak... Zalantzarik gabe, ongi pasatzeko eta beste herrialdeetako euskaldunekin harremanak sustatzeko aukera paregabea.