Ebakuazio simulazioa bikain atera da!

Ebakuazio simulazioa

Gaur goizean, ebakuazio simulazioa egin dugu ikastolan. Goizeko bederatzi terdiak aldera, alarmak jo du eta eraikin osoa hustutzen hasi gara ikasle, irakasle zein langile guztiok. Protokoloa jarraituta, ikasle guztiak taldeetan antolatuta futbol zelaira atera dira, poliki-poliki. Han zenbaketa egin ondoren, dena ongi joan dela ziurtatu eta berriz ere geletara itzuli gara. Dena bikain atera da!

Ondorengo linkan, bertan gertatutakoaren berri ematen duen BIDEOA topatu dezakezue.