EUSKAL HERRIKO ETA NAFARROAKO SARIAK ESKURATU DITUZTE SAN FERMIN IKASTOLAKO BI IKASLEK COCA COLA LITERATUR LEHIAKETAN

Coca colaIkastolako DBH 2. mailako bi ikaslek, Beñat Berasategui Migueliz  eta Nerea Santana Gonzalez, pozik itzuli ziren joan den maiatzaren 27an Iruñea aldera, arratsalde horretan Coca Colako Literatur sari garrantzitsuak Bilboko San Mames futbol zelaian jaso ondoren. Beñat Berasategik, Nafarroako lehen postua eskuratu ez ezik, Euskal Herriko lanik onenaren saria jaso zuen eta Nerea Santana, berriz, Nafarroako bigarrena . Bat bateko narrazio laburren lehiaketa da Coca Colak urtero antolatzen duena. Ikasleak Nafarroako Unibertsitatean elkartu ziren apirilaren 17an eta bertan proposatutako gai batekin narrazio laburra idatzi behar izan zuten, une horretan bertan, erabat inprobisatuz. Irabazleek jasotako sariak ez dira makalak, besteak beste Ipod bana, Coca Colako hainbat sari, domina… Euskal Herriko irabazleak, gainera, Madrilen idazle ezberdinek bost egunez eskainiko duten idazmen tailer batean parte hartzeko aukera izango du.