Elkartasuna ardatz DBH eta Batxilergoko Kultur Astean

THOMAS LOPEZEN HITZALDIA

Kultur-Astea ospatu dugu egunotan ikastolan DBH eta Batxilergoan. Horretarako hamaika hitzaldi eta jarduera ezberdin antolatu dira: DBHko 4. mailako ikasleek Gatazkarik gabeko teknologiari buruzko hitzaldiak eskaini dizkiete kasle txikiagoei, baina bait handiagoei ere.  Gai berdinari helduta, jokoak egin dituzte gaur,  DBHko 1. mailakoek. Eneko Ganboa ikasle ohi eta ingeniari mekanikoak Energia eolikoari buruzko hitzaldia eskaini die DBh2ko ikasleei. Thomas Lopez, 2. Batxilergoko ikasleak, berriz, hitzaldia eskaini die DBH 2ko ikasleei errefuxiatuei buruz. Joan zen udan gazte honek errefuxiatuak  laguntzen bizi zituen esperientziei buruz hitz egin die bere kideei. Eta, azkenik, Ganari buruzko hitzaldia eskaini die ikasleei ikastolako guraso den Jose Esparza arkitektuak, herrialde afrikarran lantzen ari diren egitasmoari buruz.  Giro benetan polita sortu da eta hitzaldiak eta parte hartzea oso aberatsak izan dira.