ELURRA DELA ETA GARRAIO ZERBITZUAN ARAZOAK EGON DAITEZKE

 

Elurra

 

Autobus enpresekin errepide eta ibilbideen egoera aztertzen ari gara. Ibilbide batzuetan zailtasunak aurrikusten ditugu. Ikastolako sarbideak arriskutsuak izan daitezke.

Egoera honek autobusen abiadura mantsotzen du eta geltokietara beranduago iritsi daitezke.

BIGARREN HEZKUNTZAKO AUTOBUSAK: Bigarren Hezkuntzako autobusak geltokietatik atera badira, ikastolaraino iristen saiatuko  dira.

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO AUTOBUSAK: Garrantzitsua da maila hauetako ikasleen gurasoek errepidean dauden arriskuak baloratzea.