Errefuxiatuekiko elkartasuna ikastolan

San Fermin Ikastola, Errefuxiatuak laguntzeko janari bilketa

Aurten ere, ikastolako gurasoek osatutako Parte-hartze Batzordeak hamaika ekimen antolatu ditu Greziako Lesbosen diren diren errefuxiatuak laguntzeko, asteazkenetik hasita, datorren martxoaren 26ra arte janari bilketa egingo baita gurean, Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundea laguntzeko. 

Etaparen arabera, familiei jaki mota ezberdinak ekartzeko eskatu zaie eta, janariaren bidez ez ezik, diruz ere lagundu daiteke aipatu erakundea, mediterranear herrialdean burutzen ari diren egitasmoa babesteko. 

Janari bilketaz gainera, Ivan Benitez argazkilari eta ikastolako gurasoa den argazki lanen erakusketa ikusgai dago egunotan ikastolako sarrera. Bertan, munduko puntu ezberdinetan errefuxiatuek jasaten duten egoera latza ederki islatzen da. 

Eta elkartasun dinamika honekin bukatzeko, martxoaren 21ean hitzaldi bat eskainiko dute ikastolako Areto Nagusian Greziako uhartetik etorritako hainbat boluntarioek, bertan egiten duten lanaren berri emateko. Arratsaldeko 5.30etan izango da. 

Parte-hartze Batzordeko gurasoek lan handia egiten dute hau guztia aurrera ateratzeko, izan ere, janari bilketa guztia egin ondoren, sailkapena egiteko eta paletak osatzeko eguna iritsiko baita hilaren 31ean, oraingo honetan ere, auzolanean. Ea denon artean bilketa handia egitea lortzen dugun.