Errefuxiatuentzat arropa biltzen hasiak gara

Errefuxiatuentzat arropa bilketa

Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundearen ekimenari esker, aste honetan zehar neguko arropa bilketa erraldoi bat burutzen ari da Euskal Herriko hamaika txokotan, baita San Fermin Ikastolan ere. Parte Hartze batzordeak antolatu du gurean bilketa eta gaur eta bihar artean, besteak beste, arropa beroak (jakak, jertseak, berokiak...), galtza eta gonak, azpiko arropa berria eta neguko galtzerdiak, osagarriak (bufandak, eskularruak, gerrikoak...) eta neguko oinetakoak  ekar daitezke gurera. 

Ea denon artean arropa pila bat biltzea lortzen dugun!