Erronkako bideoak bozkatzeko aukera zabalik!

Errokako logoa

Tantirumairu ikastolak antolatutako Nafarroa Oinezeko festa laster ospatuko da Lesakan, "Bikin Bat" lelopean, eta, urtero bezala, Erronka ekimena martxan jarri dute gazteen parte hartzea bultzatzeko. Oraingoan ere, taldeka gainditu beharreko proba bizi eta zirraragarriak egingo dituzte ikasleek egunean bertan, baina, aurretik, ekimenaren baitan antolatutako bideo lehiaketan parte hartu dute. Bi lan aurkeztu dituzte orotara DBHko 3. mailako ikasleek eta ondorengo loturan dagoeneko haien aldeko bozka eman daiteke.

https://erronka-kilometroak.joveninhastalos30.com